EAJ - PNV

Prentsa aretoa

Agiriak

Argitaratutako azkenak

  • 2010/10/04

    EAJ-PNB: “IPARRALDEKO IKASTOLEI DIRU-LAGUNTZAK MURRIZTEKO ERABAKIAREKIN PPren ESKUA LUZE DELA GELDIT

    • Mota: Dokumentoak

    “Atzo hartutako erabakia PP-PSOEk hitzartutako Oinarrizko Akordioetan jasotzen da”, gehitu du.

    Seaskak urteetan jaso izan duen diru-laguntza nabarmen murriztuko duela iragarri zuen atzokoan Eusko Jaurlaritzak, urteko 1.100.000 eurotik 400.000 eurora jaitsiko da, hain zuzen, beti ere, Jaurlaritzaren hitzetan, “urte amaieran soberakinik gelditzen bada”.

    Horrela, Garbiñe Mendizabal, EAJ-PNBko legebiltzarkideak azaldu bezala, “aurreko gobernuek Iparraldeko ikastolei eta kristau eskolei diru-laguntzak ematen zizkien, Frantziako legediak horrelakorik egitea debekatzen duelako, hau da, nahita ere, hango udalek ezin dutelako diru-laguntzarik eman. Gernikako Estatutuak, ordea, euskara sustatzeko bada, diru-laguntzak eskaintzeko aukera jasotzen du eta, horrela, Ibarretxeren Gobernuak, Kultura Saileko Hizkuntza Politika Sailburuordetzatik bideratzen zituen diru partida horiek, beti ere, hango agintariekin aurrez hitzegin eta adostuta”. Mendizabalek gehitu du: “urteko milioi bat euro inguru ematen zituen aurreko gobernuak eta, oraingoak, 400.000 euro ematea begiztatzen du. Murrizketa itzela, beraz”.

    EAJ-PNBren iritziz, “Ikastolak funtsezko tresna dira euskararen ezagutza eta erabilera bermatzeko eta hori ezinbestekoa da Iparraldean duten egoera ikusita”. Izan ere, gehitu du Mendizabal legebiltzarkideak, “iparraldeko ikastolek behar handiak dituzte, askotxo oraindik ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoak laguntzen jarraitu behar du. Hemendik hiru urtera gaur egun dituzten diru-laguntzak kentzea izugarrizko astakeria da, inolako arrazoirik gabe hartutako erabakia”. Eta erabaki honen aurrean, legebiltzarkide jeltzaleak galdetzen du: “non daude, bada, euskara mundua hainbeste defenditzen dituzten Urgell eta Celaa Sailburuak? Erabaki honek argi erakusten du Lopez Gobernuak gauza bat esan –euskara gaietan ez dela aldaketarik izango- eta kontrakoa egiten duela –dena aldatu, murriztu eta errebisatu-. Hau ere Lopez Gobernuak darabilen hondatzearen beste adibide bat dugu

    Erabakiaren harira, Garbiñe Mendizabal legebiltzarkideak, PPren eskua luzea dela uste du. Izan ere, “atzo hartutako erabakia PP eta PSOEk hitzartutako Oinarrizko Akordioetan jasotzen da. PPk protesta egin du baina eszenifikazio hutsa baino ez da, azken finean, PPk hemendik hiru urtera diru-laguntza horiek kentzea lortu baitu”, gehitu du Mendizabalek.

1 orrialdetik 1.a
  • 1

Agiri gehiago

Gure posta zerrendan harpidetu

Blog honetan argitaratutako guztiaren berri izan nahi duzu?
Gure posta zerrendan harpidetu

Kexatu!