Lurralde erreformaren proiektuari buruzko adierazpen amankomuna - 2010eko Buruilaren 26an
Donibane Lohitzunen bilduak, gure mugimenduen ordezkariek
Unser Land (Alzazia)
Parti Breton / Strollad Breizh (Bretania)
Convergència Democràtica de Catalunya (Katalunia)
Ligue Savoisienne / Savoie Europe Liberté (Saboia)
Euzko Alderdi Jeltzalea / Parti Nationaliste Basque (Euzkadi)
jakinarazten dute :
Lurralde erreformaren proiektua, gaur eztabaidan legebiltzarrean, beriz ere erakusten du erantzun orokor eta berdintsu bat dela gure lurraldeen nahikunde eta aldarrikapen ezberdinen aintzinean.
Den bezala onartua bada, aldaketa hori erregresio bat litaike dezentralizazio eta tokiko demokraziari begira. Mesfidantzaren egoera orokor batean kokatzen da tokiko poderei buruz eta autonomi fiskala murrizketa batean. Proiektu hori Sarkozy lehendakari jaunak bultzaturik ez du beste helbururik : Lurralde Erakundeak bilakatzea Estado eri baten tokiko ordezkari xumeak. Administrazio simplifikatze eta diru publikoaren kudeantza on batzuen griñen ondotik aurkeztua izan bada ere, proiektu konplexu hori kudeaketa izpiritu faltsu bat bultzaturik bainan egiazki jakobinoa, lortu nahi diren emaitzetaz beste ondorio kontrakorrak bultzatuko ditu.
Diru publikoei begira, lege proiektu hori ez du frantses « millefeuille » ari deusik kentzen. Alderantziz, konplexago bilakatzen du oraindik « herrialde metropoloak » sortuz. Prefeten eta administrazio zentralaren poderea azkartzen ditu. Alta, eredu desentralizatuak argiki erakutsi du bere gaitasun eza finantza publikoen menperatzeko.
Tokiko demokraziari buruz, aldaketa egitasmo hori, Herrialde eta Departamenduen « gaitasun salbuespen orokorra »-ren desagerpenarekin, Kolektibitate horiek bilakatzen ditu zerbitzu berezitu xume batzuen heinean Estadoarentzat. Tokiko autonomi baten atzerapena da, Konstituzioak zaintzen duena alta.
« Lurralde kontseilari »en sortzeak, tokiko demokrazioa azkartuz ordez, Herrialde eta Departamenduen irudia nahasten ditu eta karguen metatzea onartarazten. Denbora berean, « herriak » lurralde elkartasunen alde hainbeste ekargarri izan zirenak bereziki Bretanian eta Iparraldean, desagertze arriskuan dira.
Halarik ere, proiketu hori aintzinatze interesgarri batzu baditu, bereziki, Alzazia eta Saboiarentzat, departamenduen bateratze gaitasunarekin Lurralde Erakunde bakar bat sortuz.
Lehen, herrialdetzearen hitzordu galduak ezagutu ditugu, bereziki 2004ean. Aldi huntan, gobernuak bere erregresio antolatu bat sortzen du, Europaren mugimendu orokorraren kontra. Europako herriek beren tokiko podereak azkartzen dituzten momentoan, Frantzia erreforma arkaiko eta alderdikoia batean sartzen da.
Horretarako, Saboia, Euzkadi, Katalunia, Bretania eta Alzazia lurralde historikoak ordezkatzen dituzten mugimendu izenpetzaileek proposatzen dute Frantzia sar dadila egiazko herrialdetzearen bidean eta tokiko podere zinez autonomoak eraiki dezan.
Bereziki, gure lurraldeentzat aldarrikatzen dugu, Konstituzioko 72tik 75en arteko artikuluetan aurreikusi askatasun berrien xutik ezartzea, bereziki Lurralde Erakunde bakarren eta Estatu berezien Erakundeak.
- Alzazia : Haut-Rhin eta Bas-Rhin departamenduen bateratzea Alzazia Herrialdearekin eta lurralde Erakunde bakar baten sortzea.
- Bretania : Loire Atlantikako departamenduaren elgarretaratze administratiboa Bretania Herrialde administratiboarekin, bost departamendu bretoin-en bateratzea erakunde administratibo eta politiko bakar batean : bretoin instituzioa.
- Katalunia : Pyrénées Orientaleko departamenduaren aldaketa Estatu berezi baten Erakunde batean
- Saboia : Saboia eta Saboia Handia Kontseilu Orokorren bateratzea asamblada bakar batean herrialde baten gaitasunekin.
- Euzkadi : « Iparralde » lurralde Erakundearen sortzea departamendu eta herrialde gaitasunen bateratzearekin, esperimentazio eskubidearekin.*