
Greavesek gaineratu duenez, “Batzar Nagusi hau lau urterik behin ospatzen da, Alderdiaren estatutuek hala ezarri dutelako eta bere helburu nagusia da Alderdiak hurrengo lau urteotan jarraituko dituen ildoak markatzea, eta EBBren 8 burukideak eta EBBren presidentea aukeratzea”.
EBBren idazkariaren aburuz “aldaketa eta berrikuntzarako testuinguru berri batean aurkitzen gara. Aldi berriak bizi ditugu”.
“Eta, Batzar Nagusi honi ekiteko orduan, berrikuntza eta aldaketarako izpiritua mantentzen dugu. Gizartearen eta bere zerbitzura dagoen alderdi politikoaren arteko hurbiltasuna sustatzeko dugun erronkari ekiteko gogoz. Beti, euskal gizartearen aurrerapen ekonomiko, sozial eta politikoaren zerbitzura” gaineratu du.