
Urkulluren aburuz, “Euskadi askeagoa lortzeko prest. Horixe lortu dute gu baztertu nahi gaituzten horiek. Hementxe gaude, Euskadiren erdi erdian.Gauza batetan zuzen zeuden, fenomeno bat gara. Baina ez gaude zaharkituta. Euzko Alderdi Jeltzalea fenomenoa da!. Fenomeno bikaina alajaina!”.
Buruzagi abertzaleak azpimarratu du baita “lau urte gogorrak bizi izan ditugu. Argi eta ilunekin. Emaitza on eta txarrekin. Eutsi egin diogu. Zergatik? Gure erroak sakonak direlako. Sakonean errotuta dagoenak eutsi egiten diola, bizi egiten dela erakusten du Historiak. Errotuta dagoena bizirik dago eta hazten jarraitzen du. Guk erroak ditugu. Harro erakusten ditugu gure erroak: Arana-renetik ondorengo guztiak. Gure erroak dira, izan zirelako izango gara”.