Tokiko ikerketa onartu batentzat
EAJ-PNBk tokiko hautetsiei eta bereziki Baiona, Angelu eta Miarritzeko auzapezei zinez pil pilean egoitea galdegiten die ikerketa horren araudi baldintzei begira.
Ver másIkurriñaren pesta
- 1894ko uztailaren 14an: lehen aldikotz, Sabino Aranak margotu duen ikurriña goratzen du Bilbon.
- 2010ko uztailaren 14an, Mugaren bi aldeetako Euskaldunek Larrun gainean ikurriña goratzen dute.
EAJ-PNBko Donibane Lohitzuneko Biltzarrak elkarretaratze bat antolatzen du, Zazpiak Bat, Ikurriñaren atxikimendua eta Euzkadiko etorkizunean gure fedea sinbolizatzen dituena!
Larrun gainean, eguerditan hitzordua finkatua da besta elkarretaratze batendako, mintzaldi, kantu eta landa-bazkari bero baten inguruan.
Erreforma kolokan da
Senatuak aldaketa garrantzitsuak ekarri ditu lurralde erakunde aldaketaren lege proiektuari buruz, aste huntan, testuaren bigarren azterketan.
Horrek erakusten digu dozier hau gaizki preparatua izan dela, konzertaziorik gabe. Hala emaitza. Gaur ez dakigu zoin bozketa izanen den Lurralde Kontseilariaren hautatzeko eta zoin izanen diren departamendu eta herrialdeen eskumenak.
Euskal Taldeak kongresuaren babesa lortu du ´abian dauden abiadura handiko Pirinioetako loturak amaitzeko´
Euskal Taldeak Diputatuen Kongresuan erdibideko zuzenketa bat sinatu du -Kataluniako Taldearen (CIU) Mozioari zuzenduta, gobernuak datozen urteotan lehenetsiko dituen azpiegituren inbertsioak zehazteko beharrari buruz-. Bertan, "abian dauden abiadura handiko Pirinioetako loturak amaitzeari lehentasuna" ematea lortu du.
José Ramón Beloki diputatu jeltzale eta Sustapen Batzordeko bozeramaileak Ganberako Osoko Bilkuraren gehiengoak berretsiko duen akordio hori ospatu du, izan ere, adierazi duenaren arabera " oso garrantzitsua da 14 urte baino gehiago eratuta egon diren ardatzekiko -ardatz atlantikoarekiko, adibidez,- konpromisoa berrindartzea " eta ondoren " ardatz berriak sartu behar badira, sar daitezela, baina dagoeneko lehentasunezkotzat jo direnak ez daitezela desagertu " adierazi du.
Bestalde, Josu Erkoreka Euskal Taldearen bozeramaileak ere gai hau aipatu du Osoko Bilkuran egindako hitzaldian. Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio " trenbide-ardatz atlantikoarekiko duen jarrera argitu dezan " eztabaidan zehar "ardatz mediterraneoarekiko duen konpromisoa eta sustapenerako beharra bakarrik aipatu ditu ".
Nafarroako EAJren mendeurrenaren ekitaldia
Bihar, hilaren 19an, Nafarroako EAJren mendeurrena ospatuko da Baluarte Kongresu Jauregian. Ekitaldian, EBBren presidentea den Iñigo Urkullu eta José Ángel Agirrebengoa NBBren presidentea izango dira. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da :
http://www.livestream.com/eajpnv
www.eaj-pnv.eu
Inkesta independente baten alde Jon Anza kasuari buruz
Ver más
EAJ-PNB eta ´Sindikatu Mixtoa´
Ver más
Neurriak ´ bidegabeak eta bat-batekoak ´ direla esan dute hiru Ahaldun Nagusiek
Espainiako gobernuak proposatutako neurriak " bat-batean egindakoak, gogorrak, bidegabeak eta epe laburrera " direla adierazi dute Jose Luis Bilbao, Markel Olano eta Xabier Agirre Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako diputatu nagusiek. "Egoera ezberdinen aurrean, guztientzako kafea" direla deritzote.
Ver más
Belokik, inbertsioen murrizketagatik kezkatuta, Sustapen Ministroak AHTren inguruko informazioa eman ez izana gaitzetsi du
José Ramón Beloki Euzko Abertzaleak taldearen diputatuak bere "kezka" agertu berri du José Blanco Sustapen Ministroak inbertsioen murrizketa iragarri duelako "Autonomia Erkidego guztietan eta lan publiko guztietan". Bereziki, kezkatuta agertu da "AHTren lanen atzerapenaren eta bide zatiak egiteko lanen hasieraren inguruan "
Ver más
EBB: ´Manipulatu egin dira GBBren presidentearen adierazpenak´
Hainbat komunikabidetan, euskal ekonomiak esportazio arloan duen erronkaren inguruan Joseba Egibarrek ustez esandako hitzak agertu direla ikusirik, Euzkadi Buru Batzarrak honakoa adierazi nahi du, "Asmorik okerrenarekin manipulatu egin dira atzokoan GBBren presidenteak egindako adierazpenak.
Ver más25, rue Thiers
64100
BAIONA
BAIONA
Opina ¿Estás harto? ¿Tienes quejas? Aquí te damos la oportunidad de expresarte libremente en 150 caracteres.
¿Quieres estar al día de todas las novedades de este blog? Introduce tu email y te enviaremos boletines con las noticias más interesante.