EBB: ´Manipulatu egin dira GBBren presidentearen adierazpenak´
Hainbat komunikabidetan, euskal ekonomiak esportazio arloan duen erronkaren inguruan Joseba Egibarrek ustez esandako hitzak agertu direla ikusirik, Euzkadi Buru Batzarrak honakoa adierazi nahi du, "Asmorik okerrenarekin manipulatu egin dira atzokoan GBBren presidenteak egindako adierazpenak.
Ver más
Lema 145 : Agirre jarraitu
Hurrengo larunbatean, Maiatzaren 1ean, Maiatzako Lema salgai izanen da. Hurrengo Lema-ren zati bat, Gizartea orrialdean agertzekoa osasun sistemaren berantolaketari buruz :
Urkulluk : ´aldikotasunezko dinamika´
Iñigo Urkullu EAJ-PNBren EBBren lehendakariak baieztatu duenez Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuko Presidentearekin bildu zen apirilaren 6an, gaurko egunkari batek iragartzen duen bezala. Urkulluk bilerak egiteko "aldikotasunezko dinamika izan behako litzatekeenaren barruan" sartu du azken topaketa hau.
Ver más
Urkullu: ´ Ezinbestekoa da Estatuak, bidegabekeria honek eragin dituen ondorioak, konpontzea ´
EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk gaur Sabin Etxean zorion mezua adierazi die "Egunkaria"ren bost arduradun nagusiei, ETAren aginduetara lan egiteaz eta " Egunkaria" egunerokoa ETAren zerbitzura jarri izanaz absolbituak izan direlako.
Ver más
AGIRRE Lehendakariaren heriotzaren 50. urtebetetzea Donibane Lohitzunen, Igandean, 2010eko apirilaren 11n
- Goizeko 10ak et'erditik eguerdi laurden guttitan arte
Saint Jean Baptiste elizan : meza, euskaraz eta frantsesez, Donibane Lohitzuneko ARIN abesbatzaren parte hartzearekin.
Aberri Eguna : Euskadi Eraikitzen
2010eko Apirilaren 04an, EAJ-PNBk bere Aberri Eguna ospatzen du Bilbon, Plaza Berrin, goizeko 11ak et'erditatik goiti, Iñigo Urkullu, EAJ-PNBko EBBko presidentarekin.
Euskadi Eraikitzen, aurtengo 2010eko Aberri Eguna-ren leloa da. Ekitaldi hau Lehendakari Agirre-ren heriotzaren 50. urtebetetzearen karietan sartzen da. Krisialdi ekonomiko garai honetan, gure aberria eraikitzea bere indarretaz azkar dagoen euskal gizarte moderno baten bidez, Agirre Lehendakariak, 1937tik 1939a arte, kudeatu lehen Eusko Jaurlaritzaren izpirituan oinarritzen da.
Bi itzulien arteko azterketa
2010eko Akitaniako Eskualde hauteskundeen bi itzulien arteko eztabaidak ez du tokirik utzi Iparraldeari. 3 hautagai zerrendei, Euskadi Europan-ek eskaini duen proposamen publikoaren ondotik, hala nola, bere programaren pundu nagusiak :
Ver másJon Anzaren desagerpenaren inguruan
2009ko apirilaren 18an Jon Anza desagertu zenetik, argitu beharreko hainbat gauza daude eta une honetan ez da ageriko soluziorik antzematen. Erakunde eta agintari guztiei eskatu nahi diegu behar besteko ekimenak martxan jar ditzaten gertakari ilun hau argitzeko, eta justiziak zigortu beharreko gertakaririk izan bada, honek indar osoz jardun dezala.
Jon Anzarena moduko gertakaririk gehiago ez gertatzea eskatzen dugu eta oraingo honetan ere zalantza guztiak argituak izan daitezela eta albait arinen soluzioa eman dadin.
2010eko Martxoaren 11an, ostegunean, Jon Anza kolektiboari igorri mezua jakin aintzin bere gorpua atsemana zela.
EAJ-PNBk erahilketa salatzen du
ETAk berriz hil du. Aldi hontan, Parise inguruko, poliziar gizon bat zen. EAJ-PNBk hilketa hau fermuki kondenatzen du. Lehenik biktimaren familiari pentsatzen dugu, aita eta senara galdu duena. Atentatu hau ez du ezer ikusteko Euskaldunekin, haien baloreak, haien kulturarekin.
EAJ-PNBk nahi du antolaketa hori ez gehiago existitzea Euskadin , bakarrik bortizkeria eta herioa ekartzen dituelako eta gure herriaren kausari kalte egiten diolako.
Iñigo Urkullu : « ongi izaitea, autogobernuarekin dator »
Iñigo Urkullu, EAJ-PNBko Euzkadi Buru Batzarreko Lehendakaria, goiz huntan, Donibane Lohitzuneko batzokian zegoen, azken eskualde hauteskundeen emaitzak aipatzeko. Berarekin zegoen Iñaki Ibarloza, IBBko burukidea, Jean Tellechea, « Euskadi Europan »eko zerrendaburua , Maitena Ugarte, « Euskadi Europan »eko bigarrena eta Gaxuxa Elhorga, Donibane Lohitzuneko herri kontseilaria.
25, rue Thiers
64100
BAIONA
BAIONA
Opina ¿Estás harto? ¿Tienes quejas? Aquí te damos la oportunidad de expresarte libremente en 150 caracteres.
¿Quieres estar al día de todas las novedades de este blog? Introduce tu email y te enviaremos boletines con las noticias más interesante.