Bai euskal lurraldeari !
EAJ-PNBk Euskadi Europan zerrenda aurkeztu du larunbatean martxoko 14 eta 21eko eskualde hauteskundeei begira. Jean Tellechea, industri zuzendaria eta Urruñako herri kontseilariak “Euskadi Europan “ zerrenda kudeatuko du Europako hauteskundeen dinamikan eta euskal euro-herrialde baten eraikitzeko beharrean.
Ver másEAJ-PNB Eskualde hauteskundeetan
Martxoko Eskualde hauteskundeek UMP eta frantses ezkerraren arteko betiko lehia izanen da. Zer bilakatzen da Iparraldea Akitaniako « buruzagien borrokan » gure lurraldea nahasia delarik 10 aldiz handiago den hautes eremu batean ?
Ver más
Eztabaida : Euskal Herriko Lurralde Erakunde baten alde, Urtarrilaren 23an
Zoin erakunde Iparraldearentzat ? Galdea arrapizten da lurralde erakundeen erreformarekin eta tokiko eztabaida instituzionalarekin. EAJ-PNBk eztabaida hortan parte hartzen du, Lurralde erakundearen proiektuarekin.
2010ko Urtarrilaren 23an, larunbatean
Uztaritzen, Lapurdi gelan
goizeko 9etatik goiti
Iparraldeko Lurralde Erakunde batentzat
EAJ-PNBk bere proposamen instituzionala aurkeztu du Iparralderako.
Zergatik EAJ-PNBk publikoki agertzen ote du bere proposamena ?
Lurralde Erakundeen aldaketak gogoeta bat bultzatzen du Iparraldeko erakunde motari buruz. Orain arte aldarrikapen nagusia, Iparraldeko departamendua, zalantzan jarria da pentsa daiteken departamenduen ahultzearekin, Frantzian.
Zoin euro-eskualde ?
Patxi Lopez eta Alain Rousset Eusko Autonomi Erkidego eta Akitania Herrialdearen Lehendakariek euro-eskualde bateratu baten eraikuntza aipatu dute. Lankidetza egitura iraunkor bat da gai nagusi batzu defenditzeko.
Ver más
Deiadar plataformaren manifestazioari sustengua
EAJ-PNBk sustengu osoa emaiten dio urriaren 24an larunbatean, Baionan, Deiadar-en plataformak deitzen duen manifestaldirat. Euskara beste hizkuntz guttietsiak bezala egiazko estatutu legala ukan behar du : koofizializazioa. Oraiko itxurazko onarpen sinbolikotik egiazko babespen legalarat pasatu behar da.
Ver más
EAJ-PNBk Urriaren 17ko Baionako manifestaldira parte hartzea deitzen du
EAJ-PNBk RFFko onart ezin jarrera salatzen du eta LGVko proiektua berkokatzen. Den bezala, EAJ-PNB RFFk proposatu bi aterabideak onartezinak dira. Arazo larri eta onartezinen iturriak dira, pertsonentzat, ingurumen, ekonomi eta ondare mailetan.
Ver másEuskararen aldeko lankidetza berri batentzat
Eusko Jaurlaritzak orain arte euskararen bultzatzeko hitzarmenak izenpetu ditu Nafarroako gobernua eta Iparraldean, Euskararen Erakunde Publikoarekin. Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNBko taldeak, gaur, ekimen berri bat aurkeztu du erakunde honen mahaiari. Hala laburzki proposamena :
EAJ-PNB pozik Bessonart anderea Hautetsien Biltzarraren buru izaitea
EAJ-PNB pozten da Iparraldeko Biltzarraren buru, Christine Bessonart, Senpereko auzapez anderea hautatua izanik. Bere goresmen beroenak adieratzen dizkio eta segur da Iparraldeko interesen alde jokatuko duela erakunde horren kudeantzan.
Ver másPostatik aparte, zerbitzu publikoek hats berri baten beharra
Postako estatutuaren aldaketa frantses zerbitzu publiko ezagunenen lehiaketaratzearen urrats berri bat da. SNCF, France Telecom, Gaz de France eta EDFen ondotik ... Bruselaren presio pean, Frantziak bere zerbitzu publiko misio monopolio eta merkatu aktibitate batzu utzi behar ditu. Kezka handia da bezeroentzat, tokiko hautetsientzat eta funkzionarientzat ere.
25, rue Thiers
64100
BAIONA
BAIONA
Opina ¿Estás harto? ¿Tienes quejas? Aquí te damos la oportunidad de expresarte libremente en 150 caracteres.
¿Quieres estar al día de todas las novedades de este blog? Introduce tu email y te enviaremos boletines con las noticias más interesante.