20/05/2010
Belokik, inbertsioen murrizketagatik kezkatuta, Sustapen Ministroak AHTren inguruko informazioa eman ez izana gaitzetsi du
José Ramón Beloki Euzko Abertzaleak taldearen diputatuak bere "kezka" agertu berri du José Blanco Sustapen Ministroak inbertsioen murrizketa iragarri duelako "Autonomia Erkidego guztietan eta lan publiko guztietan". Bereziki, kezkatuta agertu da "AHTren lanen atzerapenaren eta bide zatiak egiteko lanen hasieraren inguruan "
Belokik gaitzetsi duenez Blancok ez du ezer zehaztu Euskadin aurreikusita zeuden inbertsioen inguruan eta iragarri duenez " saiatu egingo naiz ministroak Euskadirako inbertsioen inguruko informazioa eman dezan, bereziki Estatuko Aurrekontu Orokorren barruan Abiadura Handiko Trenbidea egiteko aurreikusita daudenetaz ".
Diputatu jeltzaleak adierazi duenez " beldurrak eta mesfidantza gureak dira, baina hiritar eta enpresariena ere ", ez baitakite zer nolako eragina izango ote duen honek Abiadura Handiko Trenak Euskadin duen ibilbidean. Hori dela eta, José Ramón Belokik José Blancori eskatu dio " argi hitz egin dezala" eta "esan dezala Gobernuak krisia baino lehenago aurreikusi zuen inbertsioa bertan behera utziko ote duten ".
Nazioarte mailan diren azpiegiturak Español Estaduaren menpe dira. Hala nola, Bilboko aireportua, edo Abiadura Handiko Trena. Pratikan, 80 hamarkadan, EAJ-PNBk kudeatu euskal gobernuak edo Eusko Jaurlaritzak, " euskal Ya" proiektua martxan jarri zuen. Geroztik bururatu ezin negoziaketak ditu Estado españolarekin. Azkenean, duela urte batzu, akordio bat pasatu zen. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du "euskal Y "aren diruztatze zati bat, aintzinatu diru hori kenduz Estado Españolari zor zaion diruan edo "Cupo"a. Gaur, berriro, Estado Españolaren hitza kolokan da.
Euskal gizarteak ez dio ETAri ezer zor . ETAk bakea zor dio euskal gizarteari.
25, rue Thiers
64100
BAIONA
BAIONA
Opina ¿Estás harto? ¿Tienes quejas? Aquí te damos la oportunidad de expresarte libremente en 150 caracteres.
¿Quieres estar al día de todas las novedades de este blog? Introduce tu email y te enviaremos boletines con las noticias más interesante.