EAJ - PNV

participa

Otros municipios:

Ipar Buru Batzar

25/05/2010

Neurriak ´ bidegabeak eta bat-batekoak ´ direla esan dute hiru Ahaldun Nagusiek

Neurriak ´ bidegabeak eta bat-batekoak ´ direla esan dute hiru Ahaldun Nagusiek

Espainiako gobernuak proposatutako neurriak " bat-batean egindakoak, gogorrak, bidegabeak eta epe laburrera " direla adierazi dute Jose Luis Bilbao, Markel Olano eta Xabier Agirre Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako diputatu nagusiek. "Egoera ezberdinen aurrean, guztientzako kafea" direla deritzote.

Foru Aldundietako arduradunek agerraldia egin dute gaur arratsaldean, Bilbon, goizean Lopez lehendakariarekin eta Eudeleko presidente den Jokin Bildarratzekin egindako bileraz aritzeko. Horrez gain, Rodriguez Zapateroren ekimenek langabetuengan eta pentsiodunengan eragingo duten kaltea konpontzeko "neurri fiskalak" martxan jartzeko eskatu diote Lopez lehendakariari.

Bilbao, Olano eta Agirreren ustez ,funtzionarien kasuan "egokiena" soldataren izozketa litzateke, beti ere, "egoerak hobera egiten duen arte". Bileran, Ahaldun Nagusiek "kezka" azaldu dute, Espainiako gobernuak iragarritako neurriek Euskadin izango duen eraginaren aurrean.

Azpiegituretan aurreikusitako inbertsioak mantentzeko eta funtzionarien soldatak ez murrizteko eskatu diote Ahaldun Nagusiek López lehendakariari goizean egindako bileran. Xabier Agirreren ustez, Zapaterok iragarritako neurriek "ez gaituzte krisi egoeratik aterako ezta hazkundearen bidean jarriko". "Krisia eragin ez dutenek pairatuko dituzte iragarritako neurriak", gaineratu du Arabako Ahaldun Nagusiak.

Zentzu honetan, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Ahaldun Nagusiek Zerga Kidetarako Sailera joko dute, pentsiodunei eta langabeei zuzendutako neurri berriak proposatzeko.

Valorar:

Votos:

  • 3 puntos
  • 3 puntos
  • 3 puntos
  • 3 puntos
  • 3 puntos
(218 votos)
Escribe tu opinión

Introduce los caracteres que aparecen a continuación para publicar el comentario.

captcha

Todos los campos son obligatorios. EAJ-PNV no se hace responsable de las opiniones de los usuarios.

Dirección

25, rue Thiers
64100
BAIONA
BAIONA

Quéjate

Opina ¿Estás harto? ¿Tienes quejas? Aquí te damos la oportunidad de expresarte libremente en 150 caracteres.

Suscríbete a nuestra lista de correo

¿Quieres estar al día de todas las novedades de este blog? Introduce tu email y te enviaremos boletines con las noticias más interesante.