03/06/2010
EAJ-PNB eta ´Sindikatu Mixtoa´
Iduri du Euskal Herri "herria" hiltzear dagoela.Alta bada Iparraldeak zaukan egitura politiko legal bakarra zen.
Proiektu bat badabil askoren ahotan :Sindikatu Mixto bat ,erran nahi baita konpetentzia askorekilako Herrien arteko Sindikatu bat muntatzea Euskal Herri mailan.
Eaj-Pnbek deitoratzen du Lurralde Elkarte baten ez egiteko zenbat indar eta harat hunat alfer eginak diren .Lurralde Elkarte horrek izanen zuen bere biltzar erabakitzailea eta bere budxet propioa.
Asmakizun administratiboa muga gabea da Iparraldeari Errepublikaren legeek eta konstituzioak aurreikusten dituzten ahalak ukatzeko mementoan .Frantses alderdi politikoen borondate jakobinoa agerian uzten du politika nahasi horrek.Politika brikolatu bat egiten dute egiazko Lurralde Elkarte bat xutik ezartzeko mementoan.
Boz emailek jujatuko dute egintza hori.
Eaj-Pnb ek berriz agertzen du Euskal Herriak egiazko Lurralde Elkarte bat ukaiteko daukan desira : eta hori kontseilu hautatu batekin eta fiskalitate popio batekin .Hori da gaurko desafioeri erantzun bat emaiteko gure lurraldeak behar duena .
25, rue Thiers
64100
BAIONA
BAIONA
Opina ¿Estás harto? ¿Tienes quejas? Aquí te damos la oportunidad de expresarte libremente en 150 caracteres.
¿Quieres estar al día de todas las novedades de este blog? Introduce tu email y te enviaremos boletines con las noticias más interesante.