EAJ - PNV

Parte hartu

Beste herri batzuk:

Ipar Buru Batzarra

  • 2010/03/16

    Iñigo Urkullu : « ongi izaitea, autogobernuarekin dator »

    Iñigo Urkullu, EAJ-PNBko Euzkadi Buru Batzarreko Lehendakaria, goiz huntan, Donibane Lohitzuneko batzokian zegoen, azken eskualde hauteskundeen emaitzak aipatzeko. Berarekin zegoen Iñaki Ibarloza, IBBko burukidea, Jean Tellechea, « Euskadi Europan »eko zerrendaburua , Maitena Ugarte, « Euskadi Europan »eko bigarrena eta Gaxuxa Elhorga, Donibane Lohitzuneko herri kontseilaria.

     

     

    Gehiago ikusi 
  • 2010/02/16

    Bai euskal lurraldeari !

    EAJ-PNBk Euskadi Europan zerrenda aurkeztu du larunbatean martxoko 14 eta 21eko eskualde hauteskundeei begira. Jean Tellechea, industri zuzendaria eta Urruñako herri kontseilariak “Euskadi Europan “ zerrenda kudeatuko du Europako hauteskundeen dinamikan eta euskal euro-herrialde baten eraikitzeko beharrean.

    Gehiago ikusi 
  • 2010/02/02

    EAJ-PNB Eskualde hauteskundeetan

    Martxoko Eskualde hauteskundeek UMP eta frantses ezkerraren arteko betiko lehia izanen da. Zer bilakatzen da Iparraldea Akitaniako « buruzagien borrokan » gure lurraldea nahasia delarik 10 aldiz handiago den hautes eremu batean ?

    Gehiago ikusi 
  • 2010/01/15

    Eztabaida : Euskal Herriko Lurralde Erakunde baten alde, Urtarrilaren 23an

    Zoin erakunde Iparraldearentzat ? Galdea arrapizten da lurralde erakundeen erreformarekin eta tokiko eztabaida instituzionalarekin. EAJ-PNBk eztabaida hortan parte hartzen du, Lurralde erakundearen proiektuarekin.


    2010ko Urtarrilaren 23an, larunbatean
    Uztaritzen, Lapurdi gelan
    goizeko 9etatik goiti

    Gehiago ikusi 
  • 2009/12/11

    Iparraldeko Lurralde Erakunde batentzat

    EAJ-PNBk bere proposamen instituzionala aurkeztu du Iparralderako.

    Zergatik EAJ-PNBk publikoki agertzen ote du bere proposamena ?

    Lurralde Erakundeen aldaketak gogoeta bat bultzatzen du Iparraldeko erakunde motari buruz. Orain arte aldarrikapen nagusia, Iparraldeko departamendua, zalantzan jarria da pentsa daiteken departamenduen ahultzearekin, Frantzian.

    Gehiago ikusi 
  • 2009/12/07

    Zoin euro-eskualde ?

    Patxi Lopez eta Alain Rousset Eusko Autonomi Erkidego eta Akitania Herrialdearen Lehendakariek euro-eskualde bateratu baten eraikuntza aipatu dute. Lankidetza egitura iraunkor bat da gai nagusi batzu defenditzeko.

    Gehiago ikusi 
  • 2009/10/22

    Deiadar plataformaren manifestazioari sustengua

    EAJ-PNBk sustengu osoa emaiten dio urriaren 24an larunbatean, Baionan, Deiadar-en plataformak deitzen duen manifestaldirat. Euskara beste hizkuntz guttietsiak bezala egiazko estatutu legala ukan behar du : koofizializazioa. Oraiko itxurazko onarpen sinbolikotik egiazko babespen legalarat pasatu behar da.

    Gehiago ikusi 
  • 2009/10/14

    EAJ-PNBk Urriaren 17ko Baionako manifestaldira parte hartzea deitzen du

    EAJ-PNBk RFFko onart ezin jarrera salatzen du eta LGVko proiektua berkokatzen. Den bezala, EAJ-PNB RFFk proposatu bi aterabideak onartezinak dira. Arazo larri eta onartezinen iturriak dira, pertsonentzat, ingurumen, ekonomi eta ondare mailetan.

    Gehiago ikusi 
  • 2009/09/29

    Euskararen aldeko lankidetza berri batentzat



    Eusko Jaurlaritzak orain arte euskararen bultzatzeko hitzarmenak izenpetu ditu Nafarroako gobernua eta Iparraldean, Euskararen Erakunde Publikoarekin. Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNBko taldeak, gaur, ekimen berri bat aurkeztu du erakunde honen mahaiari. Hala laburzki proposamena :

    Gehiago ikusi 
  • 2009/09/29

    EAJ-PNB pozik Bessonart anderea Hautetsien Biltzarraren buru izaitea

    EAJ-PNB pozten da Iparraldeko Biltzarraren buru, Christine Bessonart, Senpereko auzapez anderea hautatua izanik. Bere goresmen beroenak adieratzen dizkio eta segur da Iparraldeko interesen alde jokatuko duela erakunde horren kudeantzan.

    Gehiago ikusi 

Helbidea

25, rue Thiers
64100
BAIONA
BAIONA

Kexatu!

Eman zure iritzia. Nazkatuta zaude? Kexarik ba al duzu? Hemen duzu iritzia emateko aukera, 150 karaktere duzu horretarako.

Gure posta zerrendan harpidetu

Blog honetan argitaratutako guztiaren berri izan nahi duzu? Zure e-helbidea eman eta albiste interesgarrienak helaraziko dizkizugu