EAJ - PNV

Parte hartu

Beste herri batzuk:

Ipar Buru Batzarra

2010/05/20

Belokik, inbertsioen murrizketagatik kezkatuta, Sustapen Ministroak AHTren inguruko informazioa eman ez izana gaitzetsi du

Belokik, inbertsioen murrizketagatik kezkatuta, Sustapen Ministroak AHTren inguruko informazioa eman ez izana gaitzetsi du

José Ramón Beloki Euzko Abertzaleak taldearen diputatuak bere "kezka" agertu berri du José Blanco Sustapen Ministroak inbertsioen murrizketa iragarri duelako "Autonomia Erkidego guztietan eta lan publiko guztietan". Bereziki, kezkatuta agertu da "AHTren lanen atzerapenaren eta bide zatiak egiteko lanen hasieraren inguruan "

Belokik gaitzetsi duenez Blancok ez du ezer zehaztu Euskadin aurreikusita zeuden inbertsioen inguruan eta iragarri duenez " saiatu egingo naiz ministroak Euskadirako inbertsioen inguruko informazioa eman dezan, bereziki Estatuko Aurrekontu Orokorren barruan Abiadura Handiko Trenbidea egiteko aurreikusita daudenetaz ".

Diputatu jeltzaleak adierazi duenez " beldurrak eta mesfidantza gureak dira, baina hiritar eta enpresariena ere ", ez baitakite zer nolako eragina izango ote duen honek Abiadura Handiko Trenak Euskadin duen ibilbidean. Hori dela eta, José Ramón Belokik José Blancori eskatu dio " argi hitz egin dezala" eta "esan dezala Gobernuak krisia baino lehenago aurreikusi zuen inbertsioa bertan behera utziko ote duten ".

Nazioarte mailan diren azpiegiturak Español Estaduaren menpe dira. Hala nola, Bilboko aireportua, edo Abiadura Handiko Trena. Pratikan, 80 hamarkadan, EAJ-PNBk kudeatu euskal gobernuak edo Eusko Jaurlaritzak, " euskal Ya" proiektua martxan jarri zuen. Geroztik bururatu ezin negoziaketak ditu Estado españolarekin. Azkenean, duela urte batzu, akordio bat pasatu zen. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du "euskal Y "aren diruztatze zati bat, aintzinatu diru hori kenduz Estado Españolari zor zaion diruan edo "Cupo"a. Gaur, berriro, Estado Españolaren hitza kolokan da.  

Balioetsi:

Bozkak:

  • 3 puntos
  • 3 puntos
  • 3 puntos
  • 3 puntos
  • 3 puntos
(208 bozkak)
Zure iritzia eman

Jarraian ematen diren karakterrak sartu iruzkina argitaratzeko

captcha

Hutsune guztiak bete behar dira. EAJ-PNV ez da erabiltzaileen iritzien arduraduna

20 orrialdetik 1.a

Helbidea

25, rue Thiers
64100
BAIONA
BAIONA

Kexatu!

Eman zure iritzia. Nazkatuta zaude? Kexarik ba al duzu? Hemen duzu iritzia emateko aukera, 150 karaktere duzu horretarako.

Gure posta zerrendan harpidetu

Blog honetan argitaratutako guztiaren berri izan nahi duzu? Zure e-helbidea eman eta albiste interesgarrienak helaraziko dizkizugu