EAJ - PNV

Parte hartu

Beste herri batzuk:

Ipar Buru Batzarra

2010/07/12

Erreforma kolokan da

Senatuak aldaketa garrantzitsuak ekarri ditu lurralde erakunde aldaketaren lege proiektuari buruz, aste huntan, testuaren bigarren azterketan.

Horrek erakusten digu dozier hau gaizki preparatua izan dela, konzertaziorik gabe. Hala emaitza. Gaur ez dakigu zoin bozketa izanen den Lurralde Kontseilariaren hautatzeko eta zoin izanen diren departamendu eta herrialdeen eskumenak.

Hastapenetik, Lurralde Kontseilariaren hautatzeko bozketa sistema azkarki kritikatu genuen. Bi alderdi handien alde jokatzea zen helburua : UMP, PS alde batetik eta "alderdi ttipiak" ahultzea. Sistema hau klientelismoa laguntzen du interes orokorraren kontra.

Pozarekin ikusten dugu Senatuak sistema elektoral hori bazter dezan ere. Espero dezagun azkenean, Asanblea Nazionalak hauta dezan sistema bat proporzio eskrutinari lehentasuna emaiten duena lurralde kontseilarien hautaketan.

Konpetentzia orokorraren salbuespenaren beragertzea baikorra da ere. Hori da lurralde Erakundeen erabakitze autonomiaren mantentzea. Alderantziz eskumenen argitzearen alde gira. Lehentasuna, nork zer egiten du ?

Arazo pil pil batzu konpondurik ez

Zuhaitzak izerdi gutti du

Diru ahalmenen arazoa ez da altxatua izan, premiazkoa delarik. Europan, tokiko diru ahalmenek diruztatze orokorraren %35ekoa da, Frantzian, bakarrik, % 20 ingurukoa. Diru autonomiaren galtzea, tokiko sistema frantsesaren baikortasun bakanen bat onartezina da. Tokiko garapenaren bultzatzeko gaitasuna ahultzen da.

Zoin dira fruitu bilgarriak ?

Eskumenen esparruaren handitzearen arazoa ez da ere konpondua izan : lege gaitasuna eta eskumenen kopuruaren garapena ez da aintzinatu ere. Azkenean, gaizki abiatu erreforma bat.

Iparraldeko lurralde Erakundea : tokiko alternatiba bat

Iparraldeko Lurralde Erakundearen egitasmoak irtenbideak proposatzen ditu gaineko galdeei : bozkatze sistema proporzionaltasunari lehentasuna emaiten duena, eskumenen esparruaren berdefinizia, lege esperimentazio gaitasunaren erabilpena eta garapena, lurralde Erakunde diruztatzeari buruzko eztabaida zabala.

 

Balioetsi:

Bozkak:

  • 3 puntos
  • 3 puntos
  • 3 puntos
  • 3 puntos
  • 3 puntos
(103 bozkak)
Zure iritzia eman

Jarraian ematen diren karakterrak sartu iruzkina argitaratzeko

captcha

Hutsune guztiak bete behar dira. EAJ-PNV ez da erabiltzaileen iritzien arduraduna

20 orrialdetik 1.a

Helbidea

25, rue Thiers
64100
BAIONA
BAIONA

Kexatu!

Eman zure iritzia. Nazkatuta zaude? Kexarik ba al duzu? Hemen duzu iritzia emateko aukera, 150 karaktere duzu horretarako.

Gure posta zerrendan harpidetu

Blog honetan argitaratutako guztiaren berri izan nahi duzu? Zure e-helbidea eman eta albiste interesgarrienak helaraziko dizkizugu